Impact Hub Donostian, gaur egungo erronkei aurre egiteko lankidetzan aritu behar garela sinesten dugu. Horregatik, ekintzailetza eta berrikuntza sozialeko leku bat sortu dugu, non pertsonak eta erakundeak egungo erronka handiei erantzuna emateko lankidetzan aritzen diren #GJH.
Eraiki dezagun batera bizi nahi dugun etorkizuna!
Impact Hub Donostia berrikuntza sozialerako lekua da. Komunitate global bat, proiektu eta eduki nabarmenak eta sortze-espazio bat gara. Berrikuntza eta gizartea konektatzen lan egiten dugu modu kolaboratibo batean eta ekintzailetza pentsaera batekin inpaktu positiboa lortzeko.
Pertsona eta ideia berritzaileak inspiratu, konektatu eta errazten ditugu.
- Inspiratu: status quo-a zalantzan jartzea posiblea da – egunero egiten dugu.
- Konektatu: eraldaketarako ekosistemen parte izan.
- Erraztu: ezagutza, esperientzia eta guztiontzat hobea den mundu bat eraikitzeko tresnak partekatzen ditugu.