Kooperatiba
Impact Hub Donostia Kooperatiba ekintzaile sozial independenteen talde batek osatu genuen. Gure artean eraldaketa sozialerako ideia eta proiektuak garatzeko lankidetzan aritzen ginen eta lehenengo unetik lankidetza naturalki jario zen.
Zoro gutxi batzuek hasi genuen proiektua Urdaneta kaleko lokal txiki batean eta bi urte geroago, gure ekintza sedea Tabakalera eraikinera mugitu genuen. Bidean ekintzaile sozial, ameslari eta sortzaileak gehitu zaizkigu, guztion artean gaur egun toki hau gauza daitekeen utopia bihurtzen duen taldea osatuz.